XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jendeak beti begiratzen dio Eskimal Txikiari.
Osaba Teoz ez zen inor arduratzen, autobusa osaba Teoren antzeko umez beteta zihoalako.
Sonia eta biok galdetu genion ahopeka: - Zergatik dator gurekin Eskimal Txikia? Eta Eskimal Txikiak berak erantzun zigun.
- Neuk ere joan nahi dut planetariora.
Gertatzen zen Eskimal Txikiak gure irtenaldien berri zeukala, bai eta txalupaz ibili ginenekoarena ere.
Sonia maite-maite duelako da hori, eta berehala jabetzen da gertatzen zaionaz.
Matematika problemak ulertzen ez baditu, edota tristerik badago azken futbol partidurako aukeratu ez dutelako.
Edota urmaelera badoa.
- Baina nik ez nuen txalupaz ibili nahi - esan zuen Eskimal Txikiak -.
Nik planetariora joan nahi nuen.
Eta gero ez zuen handik irten nahi.
Kanpoan luzaroan egon ondoren, etxekoekin itzuli izan balitz bezala.
Nire izena daukan konstelazio bat erakutsi zidan; hamabost izar txikik eta beste bi handiagok osatzen dute.
- Urtarrilean Euskal Herritik ikus daitezke - esan zidan.